BEGI BELARRI 2019

Urte berriarekin batera abian da berriro ere Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak elkarlanean antolatuta, urtarriletik apirilera bitarteko egitaraua osatu dugu. Lau film-dokumental eskainiko eskainiko ditugu tarte horretan. Emanaldiak arratsaldeko 19.00etan izango dira, eta bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da; eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den […]

Continue reading


Zer eman dizu Mintzalagunak?

Begi-Belarri zikloaren ikasturteko lehen ikus-entzunezkoa Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia izan zen, Goiena telebistak egindakoa. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak. Emanaldiak Gasteizko  Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera eman zigun. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egin genuen, baita gonbidatuen testigantzak […]

Continue reading


Amaitu dezagun urtea elkarrekin eta euskaraz!

2018 urteari amaiera polit eta euskalduna emateko, aurten ere Zaldiaran mendia igoko dugu abenduaren 31an. GEUrekin mendira taldeko kideok irteeran parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Amaitu dezagun urtea elkarrekin eta euskaraz! Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean. Abiapuntua > Mendizorrotza Iraupena > Goiza (4 ordu) Altuera > 941 m (392 desnibela) Luzera > […]

Continue reading


[ZOZKETA] CD sorta

GEU elkarteak EHko artistek ekoiztutako 3 CD zozketatuko ditu BAZKIDEEN eta MINTZALAGUNEN artean. Hesian eta Modus Operandi taldeen eta Olatz Salvadorren azkenengo lanak hain zuzne ere. Izena emateko, bete galdetegia. – Izen ematea abenduaren 3tik 16ra bitartean luzatuko da. – Saridunen izenak abenduaren 17an jakinaraziko ditugu (zuzenean harremanetan jarriz eta GEU elkarteko eta Gasteizko Mintzalaguneko […]

Continue reading


Kandelen mosaikoa, kalejira eta Euskararen Izarren Argiztatze Koloretsua

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eta 11 Ber Bi Festibalaren baitan, ALEA aldizkariak eta GEU elkarteak elkarlanean, abenduaren 3rako hainbat ekintza antolatu ditugu. Aurten ere, kandelen mosaiko erraldoia egingo dugu, eta ondoren, Teantroko lagunekin kalejira animatuan Oihanederrera abiatuko gara. Bertan, argiak itzali eta Euskararen Izarren Argiztatze Koloretsuaren unea izango da. Aurten gainera, abenduaren 3a Euskaraldiaren 11. […]

Continue reading


11 Ber Bi Festibala

Gasteizko Euskararen Elkarguneak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak  “11 Ber Bi Festibala” izeneko jaialdia aurkeztu dute. Azaroaren 23tik abenduaren 14ra arte luzatuko da, eta askotariko aukerak eskainiko ditu: antzerkia, filmak, hitzaldiak, kontzertuak, karaokea… Bereziki gazteei begirako jarduerak izango dira, “herritarren artean euskararen erabilera handitzeko funtsezko elementua baita”.  Oraingoan, beraz, Udalak, Aldundiak eta euskalgintzako hainbat eragilek […]

Continue reading