GEUrekin mendira, 15/16 mendi egitaraua

Aurten ere GEUrekin mendira taldeko mendizaleok mendi-txangoak egiten jarraituko dute. GEU elkartearen baitan sortutako mendi taldea euskaldun ororentzat zabalik dago eta gonbidatuta zaudete nahi duzuenean mendian gora euskaraz egitera! * Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztion artean ordainduko da. * GEUrekin mendira 14/15 ikasturteko egitaraua jaisteko sakatu hemen 

Continue reading


Familia irteerak Zalduondon

OTSAILEAN, familia artean eta euskaraz, Arabako txoko paregabe bat ezagutzeko aukera proposatzen dizuegu: ZALDUONDO. Bertan, herria ezagutzeko parada izango dugu eta jarraian inauteriei eskainitako MUSEOAn bisita gidatua egingo dugu Lurdes Lekuonaren eskutik. * DATA: otsailaren 13an, larunbata * IRAUPENA: 10.00etatik 13.30era * JARDUERA: 1)Herria ezagutu 2)Museora bisita * Tartean, hamaiketakoa hartuko dugu * LEKUA: Portal […]

Continue reading


Borja Estankona: “Gasteiz Euskal Herriko gune rockeroena da”

Estankonak bere lan berria, “Ardatza”, aurkeztuko du Gasteizko Parral tabernan, otsailaren 16an, GEU elkartearen eskutik. Argazkia: Diego Ruiz de Gauna Borja Estankona kantugile berezia da. Bere musikak adar asko ikutzen ditu baina rock eta poparen gertutasuna mantentzen dute abestiek. Egun, musika etnikoari eta konkretuki euskaldunari eta mediterranearrari dion maitasuna ageriagoa da bere abestietan. ‘Ardatza’ da […]

Continue reading


BEGI BELARRI ikus-entzunezko zikloa euskaraz

GEU elkarteak ikus-entzunezko zikloa antolatu du 2016 urtean zehar. Emanaldiak parte hartzaile, protagonista edota gaiarekin loturiko hizlariekin egindako solasaldiekin uztartuko dira. Gai desberdinak jorratuko dituzten dokumental eta filmak izango ditugu: agroekologia, film laburrak, xisteraren urrezko aroa, espeleologia, energia krisia, Mendebaldeko Sahara… Hona hemen egitarau osoa!!! BIDE BERRIAK, elikadura burujabetza Euskal Herrian. Otsailak 24, asteazkena, 19:00. […]

Continue reading


Hibakusha: “Guk hemengo eskenagatik apustu egin dugu, burugogorrak gara horrekin”

Urtarrilaren 19an, asteartean, Gasteizko Parral tabernan izango da Hibakusha musika talde nafarra kontzertua eskaintzeko, GEU Elkarteak antolatuta. Hibakusha 2013. urtean sortu zen euskal metal musika taldea da. Tears from Hiroshima eta Kerasy nafar taldeak desegin eta gero, talde berria osatzen duten bost kideak elkartu eta “Abuztuak 6” diskako 10 kantak konposatu zituzten. Bartzelonako La Atlántida […]

Continue reading