Batzar Orokorra

Kaixo bazkide!

GEU Gasteiz Euskalduna elkartearen urteko ohiko Batzar Orokorrerako deialdia luzatzen dizugu. 
 
GEU Gasteiz Euskalduna elkartea 
2020 Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra 
Ekainak 1, astelehena, 
Deialdi bakarra: 18:00 
MODU TELEMATIKOAN.
*Izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartzek
 
*Izena emateko idatzi aunanue@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 688818119 telefonora (aukeran hobe Whatsappa bidaltzea deia baino). Zure emaila edo telefono zenbakia ezinbestekoa izango da guk bideo-deia egiteko lotura bidali ahal izateko (jitsi.eus online plataforma erabiliko da honetarako). 
 
GAI ORDENA: 
– 2019 urteko memoria eta balantze ekonomikoa 
– 2020 urteko plangintza eta aurrekontua 
– 2021 urtean bazkide kuota igotzeko proposamena 
– ALEA egitasmo komunikatiboaren inguruko azalpenak 
             – 2019ko balantzea 
             – 2020rako aurreikuspenak  
– Galderak eta eskeak 

 

Dokumentazioa

2019_GEU_BALANTZEA.pdf
2019_GEU_USTIAPENA.pdf
2019_GEU_Ekimenez-Ekimen.pdf
2020_Urte-hasierako_AURREKONTUA.pdf

 
COVID-19ak sortutako egoera ezohikoaren ondorioz, Urteroko Batzar Orokorraren deialdia atzeratuz joan gara. Ezinbestean eta betebehar legalei aurre egin ahal izateko, ekainaren 1erako deialdi hau luzatzea erabaki dugu. Aurreikusi dugu hala ere, udazkenari begira beste ez ohiko batzar bat deitzea, kasu honetan bertatik bertarakoa. Ekaineko batzarrean landu gabe geratuko diren zenbait konturi heldu ahal izateko eta batez ere, GEUre berotasuna sentitzeko! 
 
Bestalde, dokumentazioa begiratzean konturatuko zarete aurkezten dugu aurrekontua urte hasieran aurreikusi genuena dela. Momentu honetan aztertzen ari gara eskenatoki desberdinak kontuan harturik aurrekontuan izan ditzakegun aldaketak. Eskenatoki hori zehaztasunez definitzeko informazio nahikorik ez dugunez, nahiago izan dugu Batzar Orokorrean bertan egun horretako egoeraren berri eman eta honen inguruko dokumentazioa gehigarria aktarekin batera bidaltzea. Uste dugu bi aste hauetan zehar zenbait kontu argitzeko aukera izango dugula argazki fidelago bat aurkezte aldera. 
 
Bazkideon parte hartzea oso garrantzitsua da elkartearentzat, denon ekarpenak ongi etorriak izango dira.  
 
Gogoratu batzar orokorra gauzatu eta berehala, urteko bazkidetza kuota pasako dizugula (30 €).  
 
Mila esker eta ondo izan 
 
Irati Iciar Madinabeitia 
GEU Gasteiz Euskalduna elkarteko lehendakaria 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude