[IGANDEAK JAI] Tailer zikloa

TAILERRAK FAMILIAN

GEU elkartean Igandean Jai ikuskizunak on-line egiten ari gara, baina… zer gertatzen da ikuskizun osteko tailerrekin?

Bada, saio hauetan normalean burutzen diren tailerrei ere lekutxoa eskaini nahi diegu GEU Elkartearen Instagrameko profilean > @geuelkartea
Hau dela eta, zuzeneko 3 tailer desberdin burutuko ditugu familian egiteko eta gozatzeko.

Tailerrak ondorengo egunetan egingo dira:

Maiatzak 27 > Paperezko irudiak
Maiatzak 28 > Txokolatezko bizkotxoa
Maiatzak 29 > Koloretako gatz potea

Sartu https://www.instagram.com/geuelkartea tailerrak zuzenean gurekin batera jarraitzeko. Bertan galderak egin ahal izango dituzue eta guztion artean ondo pasatuko dugu!!!

Edozen zalantza > aisia@geuelkartea.eus

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude