Sukaldaritza Erronka

Etxean egon behar garen egun hauetan, ekin diezaiogun sukaldaritzari!
Errezeta erraz hau egitea proposatzen dizuegu, emaitzaren argazkia eta komentario bat bildatzea eskatzen dizuegu 688 65 11 61 zenbakira, whatsapp bidez.
Datorren astelehenera arte, marxoak 23, daukazue aukera eta sare sozialetan zabalduko ditugu gure arrakasta edo porroten argazkiak. 

ON EGIN!

HARAGIZKO PIPER BETEAK

Mota:  PINTXOA

Temperatura:  BEROA 

Zenbatentzako: 4

OSAGAIAK

Piperrentzako:

  • 2 Pikilo piper poteak
  • Oliba olioa 100 gr

Barrubeterako:

  • Haragi xehetua 100 gr
  • Oliba olioa 10 gr
  • Piper Berdea 20 gr
  • Tipula 40 gr
  • Azenarioa 30 gr
  • 2 Baratxuri-ale
  • Ogi tostak

PRESTAKETA

Piperrak xukatu eta gorde. 

Barazkiak txikituko ditugu eta sua tenperatura erdian dugularik potxatuko dugu, olioarekin Zartaginean. Barazkiak potxatuta daudenean, haragi xehetua gehituko diogu, sua tenperaturaz igota. Behin dena egina dagoelarik gordeko dugu.

Gatzaz eta piperraz onduko dugu.

BUKATZEKO

Egindako barrubetearekin beteko ditugu piperrak.

Piperrak ogi tosta baten gainean jarriko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude