Udalekuetako, jolas txokoetako, ludoteketako… hezitzailea bazara eta azkeneko urteetan Hau jolasa baino gehiago da formakuntza jaso baduzu SAKONTZE saioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.
Euskararen erabilera ardatz hartuta eta hamaiketako/askari baten bueltan, zuen esperientziak, feed-backa, arazoak, etorkizuneko erronkak eta abarren inguruan hitz egin nahi dugu, elkarrekin, euskararen sozializazioan aurrerapausuak ematen jarraitu dezagun.
NOIZ? Abenduaren 19an, osteguna. Bi ordutegi aukeran: 10.30-12.00 edo 18.00-19.30
NON? Oihaneder Euskararen Etxea-n (Fray Zacarias Martinez, 2) Betolaza aretoan.
EDUKI PROPOSAMENA
- Aurkezpena
- Aurrekariak
- Testuingurua
- Aisialdiaren garrantzia
- ESTRATEGIAK > feedback
- Hezitzaile Berritsua
- Errutina Linguistikoak
- Kontziente izatea & Planifikazioa
- SENTIMENDUEKIN JOLASTEN
ARABAN aisialdi euskalduna nahi badugu gure ahotsa ezinbestekoa da!
EMAN IZENA > aisia@geuelkartea.eus / 640 574 996 (whatsapp-a)
- Izen-abizenak
- Telfono zenbakia
- Emaila
- Zein ordutegitan parte hartuko duzun