Euskaraz 1 +1… 11

Kartela, 1+1… 11

Eskuorria, 1+1… 11

Gasteizko mota anitzeko 16 entitatek antolatuta, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin jarri da abian ‘Euskaraz, 1+1… 11’ festibala. Urteko azken hiruhileko jarduerak biltzen ditu programak, gaur bertan hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hots, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean izango direnak. Hiriko hainbat lekutan egingo dira, eta helburu argia dute: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan.  Ekintzak era askotakoak izango dira, hiriko auzoetan banatuta eta publiko ororentzako modukoak izango dira.

Euskararen Eguna du jatorri programak; izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik ‘Euskararen Astea’ izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera. Eragile hauek gauzatuko ditugu jarduerak: Bai Euskarari, Arabako Bertsozale Elkartea, Euskaltegiak (AEK, IKA, Udaberria, Hegoalde), ZET Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu Kultur Elkartea, Bost Urki Auzo Elkartea, GEU Elkartea, Goiena, Arabagara-Topagunea, Oihaneder Euskararen Etxea, Leocadia Zabalte Elkartea, ALEA, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.

GEU Elkarteak 3 ekimenetan parte hartuko du zuzenean:

KANTARI

  • Kantu eta koreografia parte hartzaileen emanaldia.
  • Alea, Goiena eta GEU elkarteak antolatuta Vital Fundazioa eta Gasteizko Udalaren babesarekin.
  • Azaroak 16-17
  • Vital Fundazioa aretoan

IZAN ZAITEZ NEU

  • Kontzertu akustikoa: Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren musikariek parte hartuko duten
  • Leocadia Zabalate Elkarteak antolatuta era GEUk lagundua
  • Azaroak 28
  • Jimmy Jazz aretoa

EUSKARAK 365 EGUN (Euskararen Eguna)

  • GEU elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak antolatuta
  • Abenduak 3
    • Tor Magoa (familientzako emankizuna)
      • 17:30
      • Oihaneder Euskararen Etxeko Klaustroa
    • Kalejira ikusgarria
      • 18:15
      • Oihaneder > Andra Mari Zuriaren Plaza
    • Kandelen Mosaikoa
      • 19:00
      • Andra Mari Zuriaren Plaza

 

 

Hona hemen “1 + 1… 11″ festibaleko egitarau osoa:

Bai Euskarari Elkartea

Urriaren 1etik 31ra

Gasteizen Euskaraz kontsumitzeak saria dakar! Zozketa

Gasteizen Bai Euskarari ziurtagiriadun komertzioetan

 

Arabako Bertsozale elkartea

Urriak 24

Gasteiz bertso jaialdia

Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iñaki Viñaspre.

21:00 Jimmy Jazz aretoa

 

IKA, AEK, Udaberria, Hegoalde

Urriak 29

Gasteiz euskaldundu mahaingurua

18:00

Aldabeko ekitaldi aretoa

 

ZET Zabalganako euskara taldea

  • Azaroak 6

Ipuinkontalaria

18:00

Zabalganeko GE

  • Azaroak 7

Helduentzako bakarrizketa

19:00

Zabalganeko GEko kafetegia

  • Azaroak 15

Lego serious play mintzodromoa

Zabalgana institutua

 

Sarburu Kultur Elkartea

Salburuan keinua kirolari!

  • Azaroak 11tik aurrera

Alain Larreinaren bineten erakusketa

Salburuko GEko beirateetan

  • Azaroak 12

Euskal pilotaren historia hitzaldia

Arabako Euskal Pilota Elkartea

19:00 Salburuko GE

  • Azaroak 16

Masterclass eta lantegiak ume eta helduentzat

Paxaka, erremontea, pilota…

11:00 Astronomos trinketean

Izen-ematea egunean bertan

 

Euskaraldia

Azaroak 13

Gasteizko emaitzen txostena

19:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Bost Urki auzo elkartea

  • Azaroak 8, 12 eta 15

Lakua Arriagan horma-irudia

Margotzeko ideiak sortu eta jaso

17:30 Arriagako kiroldegia

  • Azaroaren 18tik 23ra

Horma-irudia pintatzea

11:00 eta 16:45

Alfontso XI. kaleko 3. plazan

  • Azaroak 23

Bertso afaria

Aroa Arrizubieta, Manu Bendala

21:00 Foronda tabernan

 

GEU, ALEA, GOIENA

Azaroak 16 eta 17

Kantari 2019

Dendaraba, Vital Fundazioko aretoa

 

Arabagara – Topagunea

Azaroak 26

Elkarrizketa Musikatua

10:00- 13:30 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Oihaneder Euskararen Etxea

Azaroak 27

Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak

09:00-13:45 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Bai Euskarari Elkartea

Azaroak 28

Mintzodromoa

10:00-12:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Leocadia Zabalate elkartea

Azaroak 28

Izan zaitez neu kontzertua

Gari, Anari, Jon Basaguren, Libe

20:00 Jimmy Jazz aretoa

 

ALEA

Abenduak 3

Irakurraldia

10:30 Oihaneder Euskararen Etxea

 

GASTEIZKO UDALA

Abenduak 3

12:00 Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa

12:45 Erakunde adierazpena

Oihaneder Euskararen Etxea

 

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta

Euskarazko 1. komiki-aldizkaria

Aurkezpena

Abenduak 3

17:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

GEU ELKARTEA

Abenduak 3

17:30 Tor Magoa, Oihaneder Euskararen Etxea

18:15 Kalejira, Oihaneder Euskararen Etxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino

19:00 Kandelen mosaikoa, Andre Maria Zuriaren plaza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude