ANTZERKIRAKO SARRERAK DESKONTUAREKIN

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

Utzi mezua seinalearen ondoren

Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.
Lau istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiok partekatzen duten egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren istorioan.
Maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea den antzezlana

Noiz? Urriak 22, asteartea, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

 

 

Zaldi Urdina

Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.

Noiz? Azaroak 19, asteartea, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

 

 

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat oazkarraga@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude