GEUrekin mendira 18/19 ikasturteko egitaraua

Ikasturte berriarekin GEU elkartearen egitasmo desberdinek martxa hartuko dute laster. Aurten ere GEUrekin mendira taldekoak izango dira lehenengoak ikasturteari hasiera ematen, eta irailaren 16rako antolatu dute lehenengo mendi irteera. Gainera, dagoeneko prest dute 2018/2019 ikasturtean izango diren mendi irteera guztien egutegia.

GEUrekin mendira taldeak hilean behin antolatzen du mendi-irteera, Gasteiztik Euskal Herriko eta inguruetako mendietara. GEU elkartearen baitan sortutako mendi-talde hau euskaldun ororentzat zabalik dago eta ez da ezinbestekoa aurrez izena ematea (aski da egunean bertan irteera-gunean azaltzea). Gonbidaturik zaudete nahi duzuenean gurekin etorri eta mendian gora euskaraz egitera!

OHARRAK: 

  • Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean.
    • Salbuespena: Familia-irteera 10:00etan abiatuko da.
  • Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da.
  • Irteeraren denbora kalkulatzeko, kontuan izan ibilbidearen iraupenaz gain abiapuntura iritsi beharra. “Goiza” ipini dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugu; “Egun osoa” denean, 17:00-17:30ak aldera Gasteizen izan ohi gara.
  • Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus
  • GARRANTZITSUA: “GEUREKIN MENDIRA ez da gertatu daitezkeen ezbeharren erantzule. Federatua egotea gomendatzen da”.
  • Gure irteeretako argazkiak: ALEA komunitatean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude