EuskarAbentura espedizioan parte hartzeko aukera

2018 urteko uztailan abiatuko da EuskarAbentura espedizioa. Maulen hasiko da eta Euskal Herriko Done Jakue bide desberdinak jarraituz Bizkaia zubian amaituko da hilabete beranduago.

Gazteen artean euskara sustatzea eta hiztunak aktibatzea da EuskarAbentura egitasmoaren helburu nagusia. Hortaz, euskaraz dakien edozein gaztek har dezake parte.

Izen ematea martxoaren 18ra arte luzatuko da; euskarabentura.eus atarian duzue informazioa guztia.

Beste hainbat eragilerekin batera, GEU elkarteak EuskarAbentura espedizioa laguntzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude