Gasteizko Irakurle Kluba 17/18 egitaraua

 

Irakurketaren jolasa dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2017/2018 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.

 

 

 

 

 

 

 

[Gasteizko Irakurle Kluba 17/18 egitaraua]

  • Urriaren 5a, osteguna > Hitzaldia & Irakurle Klubaren aurkezpena. Bernardo Atxaga: “Pott inguruak”
  • Urriaren 26a, osteguna > Najat El Hachmi, Azken patriarka, Txalaparta 2016.
  • DATA ALDAKETA!! Azaroaren 23a, osteguna > Pello Lizarralde, Elur bustia, Erein 2016.
  • Abenduaren 21a, osteguna > Ana Malagon, Geratu zaitezte gurekin, Elkar 2017.
  • Urtarrilaren 25a, osteguna > Svetlana Aleksievitx, Gerrak ez du emakume aurpegirik, Elkar 2017.
  • Otsailaren 22a, osteguna > Urt Zubiaurre, Izenik gabeko lurrak, Erein 2016.
  • Martxoaren 22a, osteguna > Hassan Blasim, Kristo irakiarra, Pasazaite 2016.
  • Apirilaren 26a, osteguna > Patxi Larrion, Feriatzaileak, Susa 2016.
  • Maiatzaren 31, osteguna > Fernando Pessoa, Poemak pluralean, Denonartean 2012.
  • Ekainaren 28a, osteguna > Jokin Muñoz, Joan zaretenean, Alberdania 1997.

 

Saio guztiak 19:30ean izango dira, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Koordinatzailea: Iban Zaldua

  • Twitter: @gastIraKluba
  • Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude