Bernardo Atxagaren hitzaldia: ‘Pott inguruak’

Bernardo Atxagaren ‘Pott inguruak’  hitzaldiarekin batera emango diogu hasiera Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari.

Urtero bezala, lehenengo saio honetan, ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburuen zerrenda ezagutzera emango du Iban Zaldua egitasmoaren koordinatzaileak.

Gasteizko Irakurle Kluba hilean behin elkartzen da, hileko azken ostegunean, Ignacio Aldecoa kultura etxean, iluntzeko 19:30ean. Euskaraz irakurri eta liburuez hitz egin. Hori da orain hamabost urte abian jarri zen egitasmoaren helburua. Euskal idazleen liburuen inguruan aritzen direnean idazlea topaketan parte hartzera gonbidatzen dute. Bertan sortzen den zuzeneko harremana irakurle zein egilearentzat aberasgarria da oso.

Noiz? Urriaren 5ean, ostegunean, 20:00etan

Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean (Florida 9)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude