MIKEL LABOA 1934-2008 · dokumentala eta solasaldia

alea-159x120_laboaAbenduko Begi Belarri zikloaren emanaldia Oihaneder Euskararen Etxea eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean antolatu du GEU Elkarteak, Laboa Gertutik musika-instalazioaren inguruko egitarauan uztarturik. Mikel Laboa 1934-2008 dokumentalaz gozatu ahalko dugu, Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen duena.

Bi zatitan banatua dago dokumentala, lehenbizikoan Mikel Laboa bera mintzo da bere bizitza eta obrari buruz. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritua. Bigarrenean, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Laboari buruz.

Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira.

Zuzendaria: Mari Sol Bastida
Bideo produkzioa: Natxo Escobar – Debolex Films
Postprodukzioa: Luis Jambrina – Debolex Films
Edizioaren produkzioa: Josebe Ormazuri
Kamarak: Christian Jelvez eta Iñigo Zubicaray

 

Solasaldia:

juankruzigerabideweb Juankruz Igerabide Sarasola:

Aduna, 1956. Idazlea, irakaslea eta musikazalea da. Haur eta Gazte Literatura eta poesia landu ditu gehien, baina nobelak, ipuinak, aforismo-liburua, itzulpenak eta bestelakoak ere argitaratu ditu. Ikerketan, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) liburua aipa daiteke. EHUn irakasle eta Euskara Zerbitzuko aditu gisa jardun du. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria izan da 2013-2016 urteetan; orain, erretiroa hartu ondoren, Katedraren laguntzaile izaten jarraitzen du.

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

KARTELA: Laboa 1934-2008

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude