MARA feat. MILAY · Ipuin musikatua · Abenduak 20 · Parral

kartela-orokorra-mara-feat-milaywebOharkabean, gutunak postontzira iristen diren modu horretan heldu zaigu guri Milayren eskutitza, Uruguaiko Montevideotik. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, eta, harekin batera, bere aita Didaskó. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen, eta geroztik, urterik urte eta ipuinetik ipuinera, haien ondoan hazi gara. Libertad izeneko kartzelatik mugitu gabe bisitatu ditugu lurralde urrun askoak: Portugal, Alemania, Aljeria, Irak… Hego Poloraino iritsi garen arte.


Orain, berandu baino lehen, itzultzeko ordua da, eta jakina denez, itzultzea egin daitekeen gauzarik zailena da. Etorriko zara gurekin?

*Oharra: Ikuskizuna euskaraz da (nola bestela?). Eta nola euskaldunok ez diegun beldurrik beste hizkuntzei, jakin badakigulako hizkuntza guztiak gureak direla geure hizkuntza geurea bada, beste hizkuntza batzuk ere entzungo dira ikuskizunean, hala nola uruguaiera, alemana…

PARRAL TABERNA

Abenduak 20, asteartea, 20:30ean

FITXA ARTISTIKOA:

Mikel Ayllon: Gidoia eta Ahotsa

Mikel Ayllon: gidoia eta ahotsa

Igor Arzuaga: teklatua, ahotsa eta irudiak

Igor Arzuaga: teklatua, ahotsa eta irudiak

 

 

 

 

 

 

 

 

Izar gonbidatuak:
Eduardo Galeano
Jean Cocteau
Joseba Sarrionandia
Scott Kapitaina

Iraupena: 55’

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude