Gasteizko Irakurle Kluba 16/17 egitaraua

paskina16_17

Gasteizko Irakurle Klubaren 16/17 ikasturteko egitaraua PDF formatuan

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.

 

[GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA 16/17 EGITARAUA]

Urriaren 5a, asteazkena > Hitzaldi-aurkezpena. Maialen Lujanbio: “John Berger-en Aquí nos vemos berrirakurtzen”

Urriaren 27a, osteguna > Michel Houellebecq, Sumisioa, Meettok 2015.

Azaroaren 24a, osteguna >Katixa Agirre, Atertu arte itxaron, Elkar 2015.

Abenduaren 22a, osteguna > David Foster Wallace, Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat, Pasazaite 2015.

Urtarrilaren 26a, osteguna > Ramon Saizarbitoria, Lili eta biok, Erein 2015.

Otsailaren 23a, osteguna > Wladimir Kaminer, Errusiar diskoteka, Pasazaite 2015.

Martxoaren 30a, osteguna > Eider Rodriguez, Katu jendea, Elkar 2010.

Maiatzaren 4a, osteguna > Giorgio Bassani, Finzi-Continitarren lorategia, Elkar 2016.

Maiatzaren 25a, osteguna > Mari Luz Esteban, Amaren heriotzak libreago egin ninduen, Pamiela 2013.

Ekainaren 29a, osteguna > Juanjo Olasagarre, Poz aldrebesa, Susa 2017.

Koordinatzailea: Iban Zaldua

  • Twitter: @gastIraKluba
  • Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude