EGIAREN HAZIA · Dokumentala eta Solasaldia

egiarenhazia-01

Berez bi dokumenatalen emanaldia izango da oraingo honetan, “Egiaren hazia” eta “Oroimenaren lekukoak“, bata bestearen jarraipena direnak. “Egiaren Hazia” dokumentala egiaren aldarrikapena da, Mendebaldeko Saharan pairatzen dituzten Giza Eskubideen urraketen froga. Eztizen Miranda Bernabek zuzenduta, pelikulak saharauien giza eskubideen urraketak aztertzen dituen ikerketa xehatua zinemara eramaten du, egia ikusgarri egiten du. “Oroimenaren Lekukoak”, bestalde, ikerketa horrek senitartekoengan izan duen eragina erakusten du. Gainera, agerian uzten du desagertarazitakoen bilaketak duen garrantzia, batez ere senitartekoentzat, dolua egin eta bizitzan aurrera egin ahal izateko.

Euskal Herriko Unibetsitateko Hegoa Institutuak, 2010 urtetik aurrera, Mendebaldeko Saharan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketei buruzko ikerketa sakona egin du. Proiektua Carlos Martin Beristainek zuzendu du eta ikerketa-lanaren lehenengo emaitza “Oroimenaren Oasia. Oroimen historikoa eta Giza Eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan” izeneko txostena izan zen. Mendebaldeko Saharan urratutako Giza Eskubideen zenbait adibide dira: behartutako exodoa, zibilen aurkako bonbardaketak, lapurretak, indarrezko desagertaratzeak, sexu-indarkeria, tortutak eta erailketak. Areago, indarkeria fisikoaz gain, psikologikoa ere sufritu du biztanleri saharauiak.

Ikerketa taldea Mendebaldeko Saharara joan zen 2013ko ekainean eta hilobiak zeudela egiaztatu zuen. Zehatzago esanda, taldeak bi hilobi topatu zituen, bertan 8 pertsonen aztarnak zeuden eta haietako bi adin txikikoak ziren erail zituztenean. Hezurrek hil aurretik egindako su-armako hausturak zituzten, besteak beste, garezurran.

106157-300x200

Gorpuen aztarnak aurkitutako lekuan bertan geratu ziren, aurrerago behin-betiko indusketa egiteko eta senitartekoei bueltatzeko. Horrela izan zen. DNA frogek desagertutako pertsonen izenak baieztatu ostean, 2013ko azaroan bueltatu zen ikerketa taldea Mendebaldeko Saharara. Itzultzeko ekitaldia izan zen, gainera, dolu ekintza senitarteko saharauientzat. Bertan, desagertutako pertsonen senitartekoekin batera, egon ziren Saharako aginteak, hedabideak, frantzia, Suedia eta Euskal Herriko ordezkaritzak (Euskal Fondoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren ordezkari politikoak). MINURSOko ordezkaritza ere bertan izan zen eta ekitaldiaren  prozesua jarraitu zuen.

Senitartekoek erabaki zuten jatorrizko hobien alboan hilobiratzea aztarnak; erail eta abandonatu zituzten lekuan; Marokoko harresitik eta pertsonen aurkako minetatik hurbil; beldurrez eta minez osatutako oroimenaren leku hura itxaropenezko gunea bilakatuta. Haien izenak dituen ohorezko plaka dago  hilobien gunean, eta desagertu saharauien lehenengo oroigarria da. Zergatik utzi gorpuak hor galdetzean, hau erantzun zuten: historia hau gordetzeko da, zuek, orain, partaide zaretenaren historia.

Lan-ikerketa honek indarrez desagertarazitako 8 pertsona aurkitu eta haren senitartekoei bueltatu dizkie, baina Mendebaldeko Saharan indarrez desagertarazitako 400 saharaui baino gehiagoren senitatekoek haien lagun-maitatuen bila jarraitzen dute. Giza eskubideak errespetatzea Saharako gatazkaren konponbide politikoaren oinarria da.

Solasaldia:

eztiozen-saharaEztizen Miranda Bernabe:

Kazetaritzan lizentziatua eta oroimen historikoa eta giza eskubideen aldeko komunikazioari buruzko tesia lantzen. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 1936ko estatu-kolpearen osteko gerrak eta diktadurak eragindako desagertuak bilatzeko lanetan jarduten du eta bide batez, orduko oroimena eskuratzeko lekukoei elkarrizketak egiten. 2013 zein 2014ean Saharan lanean jardun zuen Aranzadiren taldeko kideen artean dokumentazio grafikoaren arduradun izan zen. Bertan bildutako irudiekin osatu dituzte “Egiaren Hazia” eta “Oroimenaren Lekukoak” dokumentalak, Fisahara eta Donostiako Giza Eskubideen festibaletan aurkeztua hurrenez hurren.

seadJoseba Gallastegi Beobide:

Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kidea.

 

 

GEU elkarteak antolatzen duen Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan kokatzen da emanaldi hau.

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude