John Bergerren ‘Aquí nos vemos’ berrirakurtzen, Maialen Lujanbiorekin

irakurle-kluba-aurkezpena-16-17

Maialen Lujanbio bertsolariak John Berger idazle ingelesaren ‘Aquí nos vemos’ liburua berrirakurriko du Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriaren aurkezpen ekitaldian.

Urtero bezala, lehenengo saio honetan, ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburuen zerrenda ezagutzera emango du Iban Zaldua egitasmoaren koordinatzaileak.

Gasteizko Irakurle Kluba hilean behin elkartzen da, hileko azken ostegunean, Ignacio Aldecoa kultura etxean, iluntzeko 19:30ean. Euskaraz irakurri eta liburuez hitz egin. Hori da orain hamabost urte abian jarri zen egitasmoaren helburua. Euskal idazleen liburuen inguruan aritzen direnean idazlea topaketan parte hartzera gonbidatzen dute. Bertan sortzen den zuzeneko harremana irakurle zein egilearentzat aberasgarria da oso.

 

John Bergerren ‘Aquí nos vemos’ berrirakurtzen, Maialen Lujanbiorekin

Noiz? Urriaren 5ean, asteazkenean, 20:00etan

Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean (Florida 9)

*  Gasteizko Irakurle Klubaren 16/17 programaren aurkezpena

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude