GASTEIZ XELEBRITIES talde arteko I. Plei Bak txapelketa

Gasteiz Xelebrities kartela

Gasteiz Xelebrities kartela

Zure ametsetako taldeak kide berria hartzeko kastina egin eta ez zaituzte aukeratu?

Etxe azpiko karaokera ezkutuan joateko ohitura daukazu?

Gaztetxeko festa hortera guztietara mozorrotuta joatea gustuko duzu?

Euskaltegiko ikasturte bukaerako jaian agertokira igotzen zaren horietakoa zara?

Bilatu zu bezala dabilen jendea eta etorri zuen talentua erakustera!!!

Zuoi, artista sena eta ikuskizunerako dohain ezin hobeak dituzuenoi zuzenduta bereziki antolatu dugu GASTEIZ XELEBRITIES talde arteko I plei bak txapelketa. Abuztuaren 3an GEUren txosnaren ondoko agertokian izango da dema, Gasteizko Aihotz plazan, arratsaldeko 20:00etan.

 

Txundi itzazue zuek ikaskideak zuen gerri dantza liluragarriekin!

Utz itzazue zuen lankideak aho zabalik zuen koreografia ikusgarriekin!

Izan zaitezte zuen auzoko inbidia zuen janzkera probokatzailearekin!

3 eta 12 lagun bildu, euskarazko edozein abesti aukeratu, koreografia entseatu eta janzkera egokia aukeratzea besterik ez duzue egin behar.

Hona hemen parte hartzeko oinarriak.

Saririk ba al da?

Bai noski, jazoeraren tamañako sariak!!!

  1. Plei Bak onena: 200€
  2. Gazte saria (30 urtetik beherakoentzat): 200€
  3. Koreografia onena: 100€
  4. Muntaketa onena: 100€

Pagotxa earra!!!!!

Zuen emanaldia ikusteko irrikatan gaude!!!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude