Ikastaroa: gazteentzako OINARRIZKO ESKALADA

eskalada2016_2Gazteei  euskarazko eskaintza erakargarri eta zabala egitea izan da azken urteotan GEU elkarteko helburuetariko bat. Bada, oraingo honetan, gazteentzat zuzendutako euskarazko oinarrizko eskalada ikastaro txiki bat eskaini nahi dizuegu.

Izan ere, ESKALADAK norbanakoaren beldurrei soka kidearen laguntzaz aurre egitea ahalbidetzen du, kidetasuna eta elkar laguntza sustatuz. Gainera, altuerak eta arriskuaren pertzepzioak, norberarekin zein kideekin arduraz ekitea eskatzen du…

ART kooperatibako eskaladako teknikariek gidatuta eta Gauekoak programarekin lankidetzan, 3 saio: oinarrizko ikastaroa (2 egun) + saio praktikoa eskainiko ditugu; Oinarrizko ikastaroak 4 orduko iraupena izango du (2 orduko 2 saio) eta eskaladarako hastapenak landuko dira Hegoaldeko rokodromoan. Saio praktikoan, ordea, Eginora (Asparrena) joango gara, rokodromoan ikasitakoa praktikan jartzeko.

 

-Zer? 16-30 urte bitarteko gazteentzat OINARRIZKO ESKALADA IKASTAROA

-Noiz eta non?

-Ekainak 9, osteguna, 18.00-20.00 HEGOALDE gizarte etxean (oinarrizko ikastaroa)

-Ekainak 14, asteartea, 18.00-20.00 HEGOALDE gizarte etxean (oinarrizko ikastaroa)

-Ekainak 18, larunbata, 10.00-17.00 EGINOra irteera (saio praktikoa)

-Zenbat? 3 saioek 5 euroko kostua izango dute (ikastaroa, beharrezko material guztia eta asegurua barne)

-Kontutan hartzeko OHARRAK:

  • Irteerako data eguraldiaren arabera atzeratu ahal izango da.
  • Irteera eguneko janaria eta ura norberak eraman beharko du.
  • Eginora joateko modua -autoa edo trena- oinarrizko saioetan erabakiko da.
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna eskatuko da.

IZENA EMATEKO edo INFO+:

Bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 945 222 153 telefono zenbakira

  • Izen / Abizenak
  • Jaiotze data
  • Harremanetarako telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • NAN
  • Autoa eramateko aukera duzu? hala bada, zenbat leku dituzu soberan?

Izena emateko azken eguna: EKAINAK 3, ostirala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude