2016ko Batzar Orokorra eta webgune berria

batzar-orokorra-160414-01Iragan apirilaren 14an GEU elkartearen urteko Batzar Orokorra ospatu genuen Oihaneder Euskararen Etxean. Besteak beste, urtearen balorazioa egin genuen, egitasmo desberdinetako arduradunek edota parte hartzaileek proiektuen egoera laburtu eta etorkizuneko erronkak azaldu zituzten. 2015 urteko Memoria dokumentuan iaz egindakoaren laburpena duzue.

Azken urte honetan komunikazioaren arloan ahalegin berezia egin du GEU elkarteak. Udaberrian eta udazkenean komunikazio plana garatzeko egindako lanaren ostean plana martxan jartzeko ordua heldu da. Elkarteak kanpora begira duen lehio nagusia berritzea izan da lehentasunetako bat. GEU elkartearen atari berria www.geuelkartea.eus, alegia, ikusgai dago jada baina ziurrenik oraindik txukundu beharreko arloren bat egongo da. Hortaz, zerbait faltan badago edota zuzendu beharrekorik topatzen baduzue info@geuelkartea.eus helbidera idaztea eskertuko genizuekea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude