Urzulo, espeleologia dokumentala

Urzulo, dokumentalaren kartela

Urzulo, dokumentalaren kartela

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) ekoiztutako dokumentala. 2015eko Bilbao Mendi Film FestivalenEuskarazko film onenaren” saria eskuratu zuena. Euskal Herriko paraje ilun horietan barrena sartuko gaituzte bidaia zirraragarri batean barrena, gidoi indartsu bat baliatuz eta ilunpetan filmatzearen zailtasunak ezin hobeki gaindituz.

Xanti Ugarte: filmaren zuzendaria eta AMETeko kidea izango dugu gure artean ondorengo solasaldian. Sorkuntza eta Diseinu Gradua ikasten dihardu gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaztea izanagatik eskarmentu handiko zuzendaria da Xanti, bere bi zaletasunak, mendia eta bideogintza, uztartuz hainbat lan egin ditu dagoeneko (espeleologia, eskalada…), tarteka film laburrak grabatzeko beta hartzen duen bitartean. Berak emango digu horrelako filmaketetan adituak direnen trikimailuen berri bai eta filmaketan zein AMETen urteetako lanetan izandako bizipen eta bitxikerien berri.

GEU elkarteak antolatzen duen Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan kokatzen da emanaldi hau.

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude