Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?

Geu Elkartearekin eta Oihanederrekin elkarlanean Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko? saioa antolatu du Emun Aholkularitzak.

Baldin badakigu egoera jakin batzuetan zergatik erabiltzen dugun euskara edo gaztelania, zein mekanismo jartzen diren abian, orduan hurbilxeago izango dugu euskarara aldatzeko aukera erreala.

Saio honetan Emuneko Ainhoa AinhoaLasa_EmunLasarekin mekanismo horiez hitz egiteko eta gure esperientzia eta zalantzak konpartitzeko aukera egongo da.

  • Noiz? Maiatzaren 5ean, ostegunean, 19:00etan
  • Non? Oihaneder Euskararen Etxean

Informazio gehiago: Emun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude