Gazteentzako sormen laborategia izateko asmoa duen proiektua da. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta honen helburuak honako hauek dira:
- Lagun artean sormena bizi, gazte sortzaileen sarea elikatu eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragin.
- Euskararekin jolastu, ikasi, hazi eta lagunak egin
- Ondo pasatu, gutako bakoitza sortzailea ere badela biziarazi
- Sormen prozesuak lehen pertsonan bizi
Sormen prozesuan lehen pertsonan bizitzeko eta esperimentatzeko aukera paregabea!
Proiektuan zehar hainbat diziplina landu daitezke, hala nola, bertsolaritza, musika, antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak… Diziplina bakoitzaren amaieran saio trinko bat egingo da (guztira 4 saio trinko). Ikasturte amaieran sormen asteburua egiten da ikasitakoarekin sormen proiektu bat egiteko.
Laborategiak diziplina bakoitzeko adituekin egingo da.
