Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[Begi Belarri] · AMA NORA GOAZ · dokumentala eta solasaldia

28 otsaila, 2018 @ 20:00 - 22:00

Doan

Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Frankoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek. Errepublikaren alde frontean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean.

Karmelo Vivanco eta Idurre Cajaravillek ekoitzitako dokumental honetako Iban Gonzalez zuzendariak eta Jon Gonzalo gidoigileak exodo hartako emakumeetako batzuen lankidetza izan dute; garai hartan haurrak baino ez ziren egungo emakume hauek, muturreko babesgabetasun egoeran euren amek zeukaten ziurtasuna gogoratzen dute.

Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain, Bárbara Rivas eta Esther Remiro aktoreen laguntzarekin, kameraren aurrean jartzen dira film honetan, Zumaiako euren etxeak utzi beharraren sentimendu ikaragarria 60 minutuz azaltzeko eta euren amei egindako “Ama, nora goaz?” galdera gogoratzeko.

SOLASALDIA

Iban Gonzalez Pagaldai: dokumentalaren zuzendaria, Baleuko ekoiztetxeko errealizadorea. Hogei dokumental inguru errealizatu edota zuzendu ditu honezkero. Telebistako saio, publizitate eta zuzeneko ekitaldietan ere dihardu. Besteak beste, Lauaxeta saria eta Unesco Etxearen laburren lehen sariak ere jaso ditu. Argazkizale eta istorioen maitaletzat du bere burua. Gainera, “Goazen gudari danok” eta “Batallón Gernika. Askatasunaren ametsa -esperanza de libertad (1945-2015)” dokumentalen zuzendaria da, besteak beste

https://vimeo.com/190712406

Xehetasunak

Data:
28 otsaila, 2018
Ordua:
20:00 - 22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map