Zergatik ez?

Zergatik ez? euskararen erabilera soziala indartzeko tailerra da.

Egitasmoak honako oinarri hauek ditu:

  • Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskararen aldeko argudioak eskainiz, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartzen dira.
  • Tailerrak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako “Taller per al foment dels Usos Interpersonals en Llengua Catalana” du oinarri. Topaguneak hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri du, gure hizkuntzara eta gure errealitatera.

Zergatik ez? saioek honako helburu hauek dituzte:

  • Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea
  • Guk, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartzea
  • Euskararekiko jarrera baikorrak sustatzea
  • Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleraztea

Zergatik ez? egitasmoak honako hartzaile hauek ditu:

  • Euskaldunak oro har.
  • Euskaltzale erdaldunak

geu-euskaral-365-egun-gasteizen