Nor gara?

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan bolondresa egiten duten pertsonez gain soldatapeko sei langile ditu.

GEU Aldizkaria

Elkartearen ibilbidea GEU Gasteiz aldizkariari estuki lotua hasi eta hazi zen. Hilabetekari hori izan zen urte luzez GEU elkartearen egitasmo nagusia. Baliabide ekonomiko faltak baldintzatuta, 2009ko abenduan argitaratu zen GEU aldizkariaren azken alea. Ordurako, GEU elkarteak beste hainbat egitasmo kudeatzen zituen, Gasteizko Mintzalaguna edota Euskararen Agenda, esate baterako. Aldizkaria bertan behera geratzeak elkartearen berregituraketa ekarri zuen eta prozesu horretatik indartuta atera da GEU. Elkartearen estatutuak eguneratu, Zuzendaritza Batzorde berria eratu eta, era berean, elkarteko egitasmo desberdinen jarraipena eta kudeaketa egiteko taldeak sortu dira, kultura taldea kasu.

GEU Gasteiz, lehenengo aleaAlea lehenengo alea

GEUren Hazkuntza

Azken urteotan GEU elkartearen tamaina nabarmen handitu da; eta horrekin batera, elkartearen egitura sendotzea lortu da. Egitasmo berriak jarri dira martxan eta arlo ezberdinetan aritu da lanean: hedabideak, kultura, aisialdia, mintza praktika, etab…

Urte hauetan guztietan elkarlana izan da lanerako oinarrietako bat. Elkarlana Gasteiz, Araba zein Euskal Herriko eragile, erakunde eta norbanakoekin; izandako garapenean ezinbestekoak izan dira elkarlan esperientzia hauek.

Euskaltzaleen Topagunearen -euskara elkarteen federazioaren- bazkidea da GEU elkartea, eta bertako Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du. Era berean, Gasteizko Udaleko Euskara Sektore Kontseiluaren zein Arabako Foru Aldundiko Euskara Batzordearen partaide da. Horrez gain, ALEA astekaria argitaratzen duen Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L. enpresako akziodun nagusia da.

GEU Elkartearen antolakuntza argazkian ikusten dena da egun, parte- hartu nahi?

geu-nor-gara-diagramaGEU Elkartearen lantaldea