Gaur egun Euskararen Agenda bezala ezagutzen duguna 2007an jarri zen martxan Gasteizko Euskararen Agenda izenarekin eta 2012tik aurrera Arabako Euskararen Agenda bihurtu zen, ordutik herrialde osoko hitzorduak biltzen ditu.

Euskararen agendaren logoa

Euskararen agendaren hedapena

Zabalkunderako hainbat formatu ezagutu ditu: Hirinet webgunea, buletin elektronikoa, hileroko kartelak eta euskorriak, ALEA astekaria eta webgunea… ALEA proiektuaren baitan kokatzen da gaur egun eta hori da zabalkunderako plataforma nagusia, astero 3.000 aleko tiradarekin. Era berean, asteroko buletin digitala 3000 lagun inguruk jasotzen du eta alea.eus atarian momentuoro dago ikusgai Euskararen Agenda. Honela, Euskararen Agendaren irismena gero eta handiago dela esan daiteke, datuek ere hala ziurtatzen baitute.

Beste helburuetako bat agendaren erreferentzialtasuna lortzea izan da hasieratik. Bide horretan ere, urtetik urtera, urratsak eman dira: batez ere, eragileekin, programatzaileekin eta erakunde ezberdinekin elkarlanean sakonduz.

2016an berrikuntza nagusia Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa izan da. Dagoeneko eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.

Euskararen Agendaren buletina jaso nahi baduzu, egin klik hemen.

 

Euskararen Agendarekin elkarlanean

Euskararen Agenda garatzea ezinezkoa litzateke elkarlanean aritu gabe; izan ere, nahiz eta GEU elkartea den bultzatzaile eta kudeatzaile nagusia, proiektu honetan ezinbestekoa da, alde batetik, erakunde publikoen babesa, kasu honetan, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala; eta bestetik, kuadrila ezberdinetako euskara teknikarien kolaborazioa, beraien bitartez izaten baitugu kuadrila bakoitzean antolatzen diren ekintzen berri. Horiez gain, programatzaile pribatuekin dugun harremana sendotzen saiatzen gara, baita lurralde historikoan dauden dozenaka elkarterekin ere.

GEUren asmoa elkarlan horretan sakontzen jarraitzea da. Programatzaileentzat tresna erabilgarri eta eraginkor bihurtu nahiko genuke Euskararen Agenda. Ekimen ezberdinak noiz eta non antolatuko diren jakinda, euskarazko emanaldiak egun eta leku berean antolatzea ekiditea da asmoa.

 

FaceBook_256x256 twitter