BETIKO & EGUNGO JOLASAK familian

GEU elkarteak,  Jostabik eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean…  FAMILIARTEAN, JOLASEN HISTORIAN ZEHAR, IBILBIDEA EGITEKO AUKERA PROPOSATZEN DIZUEGU 4 gune desberdin, betiko jolasetatik hasita: soka saltoa, txapak… egungo jolasetaraino: material berriak, teknologia berriak… NOIZ > Uztailaren 6an, osteguna IRAUPENA > 19.00-21.00 (2 ordu) LEKUA > Farelina Lorategia (Fray Zacarias Martinez kalea, 2 ) ADINA > 6-12 […]

Jarraitu irakurtzen


[FAMILIA IRTEERA] Fournier Karta Museoan bisita gidatua

Arabako Fournier Karta Museoak, XV. mendetik gaur egun arteko karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du, beti ere haurrentzako egokitua. Ibilbidean zehar, kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azalduko dira, kontinente guztietako karta-sortak ikusi ahal izango dira, bildumako karta zaharrenetako batzuk,  Espainian  litografiatutako lehen karta-sortak… NOIZ? urtarrilaren 28an, larunbata IRAUPENA: 11.00-12.30 NON? […]

Jarraitu irakurtzen


[FAMILIA IRTEERA] Kartoizko animaliak eta Gabonetako apaingarriak

KTD -Kartoi-Tailer-Diseinua- Pinto kalean dagoen tailer-denda txikia da. Bertan, paperarekin edo kartoiarekin egindako objektuak diseinatu eta sortzen dituzte: animaliak, apaingarriak, kutxak, lanparak, aulkiak!… Gainera, hainbat tresna, material eta teknika erabiliz sormena, birziklapena eta berrerabilpena lantzen dituzte (hainbat eredu hemen) Guk animaliak eta Gabonetako apaingarriak egingo ditugu. Horretarako, etxetik komuneko papereko tutuak eramatea ezinbestekoa izango da. […]

Jarraitu irakurtzen


[FAMILIA IRTEERA] Itzal titere tailerra

Haurrek, beraien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren txotxongiloak sortzea da helburua, eta ondoren txotxongilo horiekin momentuan bertan jolastea, oihalaren atzean haiei bizitza emanez jolastuz. Irudimena lantzeko eta haurrek oso ezaguna ez den itzal txotxongiloen mundua ezagutzeko  aukera bikaina da. Tailerra 11.00etan hasiko da, eta ezin izango dute gurasoek parte hartu. Tarte horretan, euskararen inguruko […]

Jarraitu irakurtzen


[FAMILIA IRTEERA] “Garaio ezagutuz”

GEUrekin mendirako lagunekin batera, GARAIOTIK zehar, 5km-ko ibilbidetxo gidatua egiteko aukera izango dugu. -Noiz? Urriaren 23an, igandea, goizeko 10.00etan -Non? Mendizorrotzako aparkalekuan geratuko gara (Beti Jai frontoiaren aurrean) *14.00etarako gutxi gora behera Gasteizen izango gara. Ez ahaztu URA eta HAMAIKETAKOA eramaten.   Izena emateko bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu  640 574 996 telefono […]

Jarraitu irakurtzen


[FAMILIA IRTEERA] Santa Maria katedrala ezagutzeko bisita gidatua

Santa Maria Katedrala ezagutzeko familia irteera giro ezin hobean igaro zen aurreko larunbatean. Egun euritsua izan zen arren, katedrala eta bere historia ezagutzeko ez zen eragozpena izan, ezta dorrera igotzeko ere. Sotoa eta triforioa bisitatu genituen eta elizpeko argi eta kolore ikuskizuna gozatzeko aukera ere izan genuen. Hona hemen argazki batzuk: Santa Maria Katedrala ezagutzeko haurren hizkuntzara egokitutako familia […]

Jarraitu irakurtzen