John Bergerren ‘Aquí nos vemos’ berrirakurtzen, Maialen Lujanbiorekin

Maialen Lujanbio bertsolariak John Berger idazle ingelesaren ‘Aquí nos vemos’ liburua berrirakurriko du Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriaren aurkezpen ekitaldian. Urtero bezala, lehenengo saio honetan, ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburuen zerrenda ezagutzera emango du Iban Zaldua egitasmoaren koordinatzaileak.

Jarraitu irakurtzen


Irakurle Kluba: Francis Scott Fitzgerald, Plazeraren gau ilunekoak

Hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek […]

Jarraitu irakurtzen


Irakurle Kluba: Elias Canetti, ‘Mihia aske’

Liburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da, eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza.

Jarraitu irakurtzen