2017ko Batzar Orokorra eta GEU elkartearen erronka berriak

Martxoaren 29an GEU elkartearen urteko ohiko Batzar Orokorra ospatu genuen. Besteak beste, udazkenean egin genuen ‘Zeu zara GEU: Gasteizko euskararen komunitatea’ izeneko gogoeta prozesuaren ondorioak eta elkartearen hurrengo hiru urteetarako erronkak zehazten dituen dokumentua aurkeztu genuen, 2017/2019 urteetarako Plan Estrategikoa, hain zuzen ere. 

 2017/2019 GEU elkartearen Plan Estrategikoa

Bestetik, gogoeta prozesuaren ostean jasotako adierazpen batzuk jaso ditugu bideo labur honetan.

Aurten 25 urte beteko ditu GEU elkarteak, ospatzeaz gain elkartearen egitura indartzeko aukera izan daitekeela uste dugu. Komunitate izaera indartu eta GEUkideak aktibatzeko Sustapen Batzorde bat osatzea da asmoa. Betiko bazkideak inplikatzea eta berriak lortzea helburu estrategiak lantzen hasteko topaketa antolatuko dugu.

Parte hartzeko interesa izanez gero idatzi mezu bat info@geuelkartea.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. Mila esker!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude