GEU elkartearen 25. urteurrenean, zer?

geu gogoeta prozesua 2016-11-19

GEU elkarteak  25 urte beteko ditu aurten eta  elkarrekin ospatu nahi dugu!

Elkartearen baitan kultur egitasmoak kudeatzen dituen taldea dago aspaldi, baina 25. urteurreneko ospakizunak antolatze aldera taldea indartzea da asmoa. Horretarako, bilera irekia deitu dugu taldea osatu eta antolatu nahi ditugunak zehazten hasteko. 

Bilera otsailaren 21ean, asteartean, arratsaldeko 18:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean izango da. Gerturatzea eskertuko genizueke, zuen parte hartzea eta ekarpena garrantzitsuak baitira!

Bilera etortzeko asmoa baduzu: idatzi mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera zure izen-abizenak eta kontakturako telefono edota helbide elektronikoa zehaztuz. Zenbat izan gaitezkeen aurreikustea garrantzitsua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude