BEGI BELARRI ikus-entzunezko zikloa euskaraz

begi-belarri-kartela-17WEB

GEU elkarteak iaz abiatutako Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloak urrats berriak emango ditu aurten. Izan ere, Oihaneder Euskararen Etxea ekimenera batu, eta eskaintza egonkortu eta sendotze aldera, hilabetero film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Iaz bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmearen zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da. Saio guztiak Ohianeder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan izango dira.

 

UDABERRIKO EMANALDIAK

GUtik ZURA. Iragana, oraina eta etorkizuna

Solasaldia: Jon Maia Soria

Urtarrilak 25, asteazkena, 19:00.

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz. [+ INFO]

BASKER

Solasaldia: Argibel Euba eta Gidor Bilbao

Otsailaren 22, asteazkena, 19:00.

Bi suediar dokumentalistek 60ko hamarkadan euskal kulturari buruz egindako lanak ustekabean topatu ostean, eskuratu eta, UPV-EHUko Mikel Laboa Katedrarekin, ikerketari ekin zion Argibel Eubak. Otsaileko saioan ikerketa horren nondik-norakoak hurbilduko dituzte Eubak berak eta Katedrako kidea den Gidor Bilbaok. [+ INFO]

LABURBIRA film laburren jaialdia

Martxoaren 14, asteartea, 19:00.

Topaguneak antolatutako film laburren zirkuitua. Euskaraz egindako 9 film labur estreinatuko dira euskal zinegile gazteek eginak. Genero desberdinetako film hauen gidoi zein filmaketa kalitate handiak begi bistan utziko digu etorkizuneko zinemagintzak euskal herrian duen oinarri sendoa. [+ INFO]

MUGAMINAK

Solasaldia: Amets Arzallus Antia

Martxoak 22, asteazkena, 19:00.

Amets Arzallus bertsolariak Zipreko inprobisatzaileekin bertso saio bat egin zuen 2016ko uztailaren hasieran Paphos herrian. Bertso saio horren aitzakian mugak zatitutako bi herri gurutzatzen ditu dokumentalak: Zipre uhartea eta Euskal Herria. [+ INFO]

ARRAKALA, zirrikitu bat haitzean

Solasaldi dinamizatua: EMAGIN

Apirilak 25, asteartea, 18:00.

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan? Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan. Saio honetan, proiekzioarekin batera EMAGIN dokumentazio eta ikerkuntza zentro feministak tailer bat eskainiko du. Horiek horrela, saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18:00etan. [+ INFO]

MAITIA NUN ZIRA?

Solasaldia: Elena Canas, Ainara Menoyo, Maider Bedaxagar eta Maite Deliart

Miatzak 31, asteazkena, 19:00.

Lehen mundu gerla garaian 1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean euskal presoak. Elena Canas eta Ainara Menoyok Euskal Kultura Erakundearen eskutik grabatutako dokumental honek gertaera horiek bistaratuko dizkigu. Eusko Ikaskuntza 2016 Bideo-Dokumental alorrean saritua. [+ INFO]

 

 UDAZKENEKO EMANALDIAK

 Dokumentazioa:

Udaberriko emanaldien kartela

Udaberriko emanaldien eskuorria

Harremana:

ilazkano@oihaneder.eus – 615 98 68 32

aunanue@geuelkartea.eus – 648 90 75 65

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude