MALDAN BEHERA kontzertuan · Urtarrilak 24 · Parral

 
 
Maldan Behera proiektua Gasteizko lau lagunek osatzen dute eta dagoeneko elkarrekin 9 urte daramate bere abestiekin publikoa gozarazten.

 

zuribeltzweb
Alfa eta omega izena jarri diote beraien bigarren diskoari eta berau aurkeztera datozkigu Parralera, urtarrilaren 24an arratsaldeko 20:30etan.  Beraien ibilbide luzean bi disko grabatzeaz aparte, kolaborazio ugari egin dituzte hainbat proiektuetarako, Biladi Hadi Palestinako brigadako liburu CDrako “Mohamed” abestia, IA-ren 25. urteurrenerako egindako bertsio diskorako “Libre” abestia, EHBEk antolatutako Euskal Unibertsorako “Plazara” kantaren bertsioa eta Laudioko Araba Euskaraz-erako “Bagare” abestiaren bertsioa.
 
Euskal herria alderik alde gurutzatu dute festa, gaztetxe, taberna eta abarretan kontzertuak emanaz. Kontzertuetan bertsio bat edo beste egitea gustuko badute ere jotzen dituzten abestiak beraiek konposatuak dira.
 
Hauek dira Maldan beherako kideak:
talde-irudia
  • Josu Sanchez: Ahotsa, Gitarra ta Dultzaina
  • Ioritz Herreros: Gitarra
  • Aritz Ortega: Baxua
  • Xabier Lasa: Bateria
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude