[FAMILIA IRTEERA] Kartoizko animaliak eta Gabonetako apaingarriak

KTD -Kartoi-Tailer-Diseinua- Pinto kalean dagoen tailer-denda txikia da. Bertan, paperarekin edo kartoiarekin egindako objektuak diseinatu eta sortzen dituzte: animaliak, apaingarriak, kutxak, lanparak, aulkiak!… Gainera, hainbat tresna, material eta teknika erabiliz sormena, birziklapena eta berrerabilpena lantzen dituzte (hainbat eredu hemen)

Guk animaliak eta Gabonetako apaingarriak egingo ditugu. Horretarako, etxetik komuneko papereko tutuak eramatea ezinbestekoa izango da.

-Noiz? Abenduaren 17an, larunbata > 11.30-13.00etara

-Non? Pintore kalea, 13, behea

-Plaza kopuru mugatua: 20 lagun (helduak eta umeak barne; haur bakarrarekin ezingo dira 2 heldu joan)

Izena emateko bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu  640 574 996 telefono zenbakira

  • Izen abizenak
  • Telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)

*Euskaraz komunikatzeko gaitasuna beharrezkoa da

LAGUNTZAILEAK: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Vital Kutxa Fundazioa, Euskadiko Kutxa

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude