[FAMILIA IRTEERA] Itzal titere tailerra

Haurrek, beraien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren txotxongiloak sortzea da helburua, eta ondoren txotxongilo horiekin momentuan bertan jolastea, oihalaren atzean haiei bizitza emanez jolastuz. Irudimena lantzeko eta haurrek oso ezaguna ez den itzal txotxongiloen mundua ezagutzeko  aukera bikaina da.

Tailerra 11.00etan hasiko da, eta ezin izango dute gurasoek parte hartu. Tarte horretan, euskararen inguruko sentsibilizazio saio dinamikoa eskainiko da. 12.15 aldera, haurrek sortutako titereekin antzerkia eskainiko dute, gurasoek ikus dezaten.

-Noiz? Azaroaren 12an, larunbata > 11.00-13.30era (gutxi gora behera)
-Non? GEU elkarteko bulegoan, A eraikinean (Rogelia de Alvaro elkarteen etxea -Panama kalea)

Plaza kopuru mugatua: 12 ume

Izena emateko bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu  640 574 996 telefono zenbakira

  • Izen abizenak
  • Telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)

*Euskaraz komunikatzeko gaitasuna beharrezkoa da

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude