GEU txosna 2016, jaien aurreko egitaraua

Gasteizko jaietako 6 egunak motz egiten zaizkizula?, oporrak direla eta ezin egongo zarela?

Ez kezkatu, aurten GEU Txosnan uztailaren 30ean hasiko ditugu jaiak!

Inaugurazioa uztailaren 30ean izango da, 12.30ean, eta abuztuaren 9ra bitartean, eguerdiko 12.00etatik gaueko 02.00ak arte izango da zabalik. Gasteizko jaietan euskara edateko eta jateko (pintxoak & bokatak) parada eskainiko du aurten ere GEU txosnak.

Uztailaren 30ean, inagurazio ekitaldian, hirugarren urtez, omenaldi xume zein sentikorra burutuko zaio urteetan euskararen sustapenean aritutako norbanako zein talderen bati. Iaz, GEUrekin mendira taldeak jaso zuen Heldu Buruari saria, bada, aurten, beraiek hartu dute omendua nor izango den proposatzeko ardura eta IBAN ZALDUA idazlea izatea erabaki dute. Izan ere, urteetan Gasteizko irakurle Klubeko gidari izan da, eta isilean baina tinko, irakurzaletasuna lantzen aritu da. Era berean, oraindik premia dago txanda batzuk betetzeko. Txanda bat egin nahi izanez gero, galdetegi hau bete dezakezu.

Eta gogoratu! Aurten ere Zeledonekin euskaraz abestera gonbidatzen zaitugu.

Hona hemen ETS taldearekin abestia ikasteko aukera!

GEU txosnako EGITARAUA: 

UZTAILAK 30, LARUNBATA [EUSKARAZ BIZI EGUNA]

UZTAILAK 31, IGANDEA [IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz]

  • 18:00 Igandeak Jai

ABUZTUAK 1, ASTELEHENA [AIHOTZ TXOTX]

  • 19:00 Sagardotegia, txotx irekiera
  • 20:00 Ordago folk + Dantza plazan

ABUZTUAK 2, ASTEARTEA [KUS-TUMATXA]

ABUZTUAK 3, ASTEAZKENA [KONTZERTUAK]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude