Bazkideak dira GEU elkartearen oinarria, asko baitira Gasteizen euskararen erabilera sustatu eta hiriko euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko heluruarekin bat egiten dutenak. Gaur egun 800 bazkide inguruk osatzen dute GEU elkartea.

Urteko bazkidetza kuota 35€-takoa da eta bazkidetza egiteko galdetegia bete besterik ez duzu egin behar. Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara bazkidetza baieztatzeko.

    Bazkideen historia eta abantailak

    Elkartea 1992. urtean sortu zenetik ehundaka izan dira antolatu ditugun emanaldiak, martxan jarritako egitasmoak, argitaraturiko albisteak eta erreportajeak; eta dozenaka eragile, erakunde edo norbanako ezberdinekin garaturiko proiektuak.

    Bazkide izateak horiek denak babestea dakar baina horrez gain beste abantaila batzuk ere baditu; hala nola, elkartearen inguruko informazio guztia jasotzea, elkartearen batzorde ezberdinetan parte hartzeko aukera izatea, antzerki zein emanaldi ezberdinetarako sarreretan eskaintza bereziak edukitzea, ALEA aldizkariaren harpidetzan deskontua lortzea, etab…

    GEUkide izanik zeuk ere hori guztia sustatzen lagunduko diguzu, eta are gehiago, horren guztiaren parte izango zara.